Giro ederrean ospatu zen Arkupeak elkartearen 25. urteurrena

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 29a

Aitzinean, eserita, Mikel Mindegia, Julian Retegi, Felipe Ganboa, Elias Pierola eta Juan Inazio Retegi. Gibelean, beraien emazteak, Arkupeak elkarteko delegatuak eta Pedro Bañares presidente berria. O

Urrezko Ezteiak egin dituzten senar-emazteak eta ohorezko bazkideez gain, kirolari beterano handiek ere omenaldia jaso zuten

Ekainaren 28an, asteartea, ospatu dute Arkupeak Elkarteko kideek 25. urteurreneko besta handia Donezteben. 1986an lau lagunek sortu zuten Arkupeak elkartea Donezteben. 25 urte pasata, Nafarroako mendialdeko eta Gipuzkoako Bidaosaldeko 45 herrietako 3.000 bazkide baino gehiago ditu. Felipe Ganboa izan da 25 urteetan lehendakari, eta atzoko ospakizunean kargua utzi eta bere lekua hartu zuen Pedro Bañaresek. Halere, erne zegoen Ganboa eta oroitzapen berezia izan zuen Joaquin Goikoetxea, ospitalean dagoen Berako delegatuarekin.

Ekainaren 28an, asteartea, ospatu dute Arkupeak Elkarteko kideek 25. urteurreneko besta handia Donezteben. 1986an lau lagunek sortu zuten Arkupeak elkartea Donezteben. 25 urte pasata, Nafarroako mendialdeko eta Gipuzkoako Bidaosaldeko 45 herrietako 3.000 bazkide baino gehiago ditu. Felipe Ganboa izan da 25 urteetan lehendakari, eta atzoko ospakizunean kargua utzi eta bere lekua hartu zuen Pedro Bañaresek. Halere, erne zegoen Ganboa eta oroitzapen berezia izan zuen Joaquin Goikoetxea, ospitalean dagoen Berako delegatuarekin.

Goizean meza izan zuten San Pedro parrokian. Meza ondotik aurten urrezko eztaiak ospatzen dituzten senar emazteak eta 85 urte betetzen dituzten ohorezko bazkideak omendu zituzten.

Urrezko ezteiak betetzen dituzten senar-emazteak Jose Saizar eta Teresa Telletxea (Areso); Agustin Dagerre eta Asunción Otxoteko (Bera); Jose Arrieta eta Mª Jesus Pueyo (Elgorriaga); Juan Marisko eta Mª Karmen Etxebertz (Erratzu); Jaime Lopez eta Luisa Arenaz (Irun); Juan Irazoki eta Mercedes Arburua (Zugarramurdi). Denek bere oroigarria jaso zuten eta argazkiak atera zituzten senideekin.

Ohorezko bazkide izendatuko dituztenak, berriz, Amaiurko Bernardo Rekalde, Arantzako Inaxi Iparragirre eta Felix Jorajuria, Arraiozko Mercedes Juanikotena, Berako Miguel Artieda, Matias Irazoki, Maritxu Martikorena, Felisa Maia, Damaso Rozas eta Lino Telletxea, Elizondoko Miguel Nuñez, Eratsungo Mikaela Barberia, Etxalarko Martin Indaburu, Igantziko Miguel Dorronsoro, Irungo Martin Andueza, Leitzako Bernardino Aierdi, Joakina Azpiroz, Hilaria Etxeberria, Demetrio Salbarredi eta Katalina Villabona, Lesakako Mercedes Zabalozuazola, Oizko Juana Anso Sunbillako Francisca Agesta, Francisca Iriarte eta Maria Zubieta eta Urdazubiko Isabel Jaimerena izan ziren. Hauek ere bere oroigarriak jaso zituzten eta argazkiak ateri. Protagonismo berezia izan zuen Julian Retegi pilotari handiak. Geroxeago bere omenaldia jasotzekoa bazen ere, elizan 85 urte bete dituen Mikaela Barberia amarekin izan baitzen.

 

Kirolari handiei omenaldia

Luntxaren ondotik kirol erakustaldia egin zen eta aizkolariek eta harrijasotzaileek, tartean Iñaki Perurenak, lan ederra egin zuten. Aspaldiko kirolariei omenaldia egin zieten ondotik. Juan Inazio Retegi, Julian Retegi eta Elias Pierola pilotariei eta Mikel Mindegia aizkolariari. Oroigarriak jaso ondotik, beraien emazteekin eta Arkupeak elkarteko ordezkariekin argazkiak atera zituzten. Ondotik kiroldegian bazkaria egin zuten eta bazkal ondotik Jalisko Band taldearekin euskal abestien kantaldia eta dantzaldia izan zuten.

Ospakizun eguna borobiltzeko eta akitzeko, bertze besta bati hasiera eman zioten erretiratuek. Izan ere, Felipe Ganboak Doneztebeko San Pedro bestetako txupinazoa bota zuen. Beraz, erretiratuek gazteei txanda pasa zieten eta hauek saltoka eta dantzan ekin zioten herriko bestei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun