Salouko Extreme Man proban hartu du parte Alejo Sarobe lesakarrak

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 24a

Bizikletako proban, 6 ordu baino gehiago behar izan zituen Sarobek 180 kilometro egiteko. Utzitako argazkia

12 ordu baino gehiago eman ditu proba gogorrean

Ekainaren 5ean egin zen Saloun Extreme Man proba gogorraren lehendabiziko edizioan parte hartu zuen Alejo Sarobe kirolari lesakarrak. Beti-gazte-lesaka.net-eko triatletaren denboraldiko lehenbiziko Ironmana izan zen. Probaren irabazlea Olivier Marceau frantziarra izan zen, 9 ordu, 29 minutu eta 4 segunduko denborarekin. Lesakarrak 12:20:30ko denbora egin zuen.

Igerian 3,8 kilometroak osatzeko ordubete, 13 minutu eta 30 segundo behar izan zituen; bizi­kletan 180 kilo­me­tro egiteko 6 ordu, 9 minutu eta 12 segundo eta lasterka mara­toian 4 ordu, 39 minutu eta 20 segundo. Arra­­tsal­deko bero itoga­rriarekin, nahikoa lan izan zuen lasterketako azken kilome­troak bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun