Jandari Said frantziarrak irabazi du Urdazubiko krosa

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 24a

Goiko argazkian, ezker-eskuin, Hernando (3.), Said (1.), Etxegarai (4.) eta Becerra (2.), Noel EYHERAGARAY

Iruritakoan, berriz, Alberto Barberena nagusitu da

Ekainaren 4an egin zen Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketan Jandari Said frantzia­rra gailendu zen. 15,8 kilometroko ibilbidea osa­tzeko ordubete, 2 minu­tu eta 58 segundoko den­bora behar izan zuen. Bigarren postua, Biz­­kaian bizi den Walter Becerra venezuela­rraren­tzat izan zen (01: 04:28) eta hirugarrena Aragoiko Luis Hernandoren­tzat (01:05:39). Fernando Etxe­garai beratarra laugarren izan zen (01:05:43) eta Iñigo Lasaga etxalartarra bederatzigarren (01:12:20).

Sailkapen buruan ageri diren kirolarien izenek eta egindako denborek erakusten dute aurtengoan partehar­tzaileen maila bikaina izan dela, izan ere, le­hen­biziko sailkatuaren­tzat 500 euroko saria bai­tzegoen (Montxo Ostatua Saria), 250 eurokoa bigarrenarentzat, 150 eurokoa hirugarrenaren­tzat, 100 eurokoa laugarrenarentzat eta 50 eurokoa bosgarrenarentzat. 7,8 kilometroko tarteko helmugan, Irigoienea Saria ere Saidentzat izan zen.

63 lagunek eman zuten izena, baina 54 atera ziren eta guztiek lortu­ zuten ibilbidea osatzea.

Iruritako krosa

Iruritako hirugarren herri lasterketa ekainaren 5ean jokatu zen, Salbatore besten barne. Gizasemeen artean, Elizondoko Alberto Barberena nagusitu zen, 25 minutu eta 16 segundoko denborarekin. Biga­rren Iñaki Telletxea izan zen eta Patxi Cobo hirugarren. 26 gizonezkok egin zuten zazpi kilome­tro eta erdiko ibilbidea.

Emakumeetan, Iraizozko Vanesa Pa­txa izan zen bizko­rrena, 19 minutu eta 40 segunduko denborarekin. Bere ondotik, Laura Sola eta Maika Ariztegi iturendarra helmugaratu ziren. Sei emakumek egin zuten bortz kilometroko itzulia. Helduen lasterketaren aitzinetik, 82 neska-mutikok parte hartu zuten haurrendako egindako lasterketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun