Txapelik gabe gelditu dira Larretxea, Saralegi eta Zabaleta

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 24a

Mikel Zabaleta leitzarra Iker Vicenteren kontra aritu zen finalean.  Gerardo BENGOA

Parekatuena Saralegi eta Otañoren artekoa izan da

Hiru izan dira Eusko Label Banakako Aizkolarien Txapelketako fina­lean aritu diren eskualdeko aizkolariak: Oihan Larretxea (Bera, 1990) 23 urtez azpikoen kategorian, Eneko Saralegi (Leitza, 1993) 19 urtez azpikoetan eta Mikel Zabaleta (Leitza, 1997) 15 urtez azpikoen kategorian. Baina hiruetako inork ere ez du txapela eskuratzerik izan.

23 urtez azpikoen finala ekainaren 5ean jokatu zen. Aitzol Atutxa II.a (Dima, 1988) izan zuen kontrario Larretxeak, baina ezin izan zuen joan den urteko garaipena errepikatu. Lanak bukatzeko 15:24ko denbora egin zuen Atu­txa II.ak eta 18:07koa Larretxeak.

Bertze mailetako finalak ekainaren 12an jokatu ziren. 19 urtez beheitikoetan, Eneko Otañok (Beizama, 1994) jantzi zuen txapela. Saio berdindua eskaini zuten baina Saralegi leitza­rrak ezin izan zion gipuzkoa­rrari irabazi. 11:33ko lana egin zuen Beizamakoak eta 11:55koa, be­rriz, leitzarrak.

15 urtez azpikoetan, azkenik, Iker Vicentek (Otsagabia, 1997) lortu zuen txapela. Uste baino errazago nagusitu zen Mikel Zabaletaren kontra. Honek 11:48ko denbora egin zuen eta txapeldunak 09:51koa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun