Eskualdeko kenpo jokalariek emaitza onak lortu dituzte Espainiako txapelketan

Eskualdeko kirolariak pozik gelditu dira Espainiako txapelketan egindako lanarekin.  Koro IRATZOKI

Bera, Doneztebe eta Urdazubira joan dira sariak

Maiatzaren 28an jokatu zen Espainiako Kenpo-Kai Txapelketa Ma­drilen. Eskualdeko hainbat kirolari izan ziren txapelketan eta emaitza onak lortu zituzten.

Armekin jokatutako ka­ta tradizionalean, Doneztebeko Rakel Ordokik bigarren postua lortu­ zuen ema­kume helduetan gerri­ko marroi­ eta bel­tzean. Izei Gille­nea­­ be­ra­­ta­rra biga­rren izan zen gizonez­ko helduen lehenengo mailan ge­rri­ko marroi eta bel­tzean eta Daniela Perdomo beratarra hiruga­rren emaku­mez­­ko helduetan, gerriko ma­rroi eta bel­tzean.

Defentsa pertsonalen tekniketan ema­ku­meen Kyus mailan, Urda­zubiko Ana Mi­txe­le­nak le­hen­ postua lortu zuen.

Semikontaktu jarraiko borrokan Berako Be­­ñat Garaiarre bigarren sailkatu zen 68 kilo artekoen kadeteen mailan.

Puntukako kontaktuaren borrokan, Izei Gi­lleneak hiruga­rren postua lortu zuen, gizonezko helduen kategorian, ge­rriko marroi eta bel­tzean eta 71 kilo artekoen mailan. Maria Rekalde bera­tarrak ere hirugarren postua lortu zuen, 11-12 urteko nesken mailan; Ana Mitxelena ere hirugarren izan zen, 60 kilo arteko emakume helduen Kyus kategorian eta Daniela Perdomo ere hiruga­rren sailkatu zen, emaku­me helduetan, gerriko­ ma­rroi eta bel­tzean eta 60 kilo artekoen mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun