Iragarri bezala, ekainaren 4an egin zen Sarako Urtxintxak eskubaloi taldearen sasoin bukaerako besta. Hasteko eskubaoi xapelketa jokatu zen, eta mutil eta neska elkarren kontra aritu ziren. Ondotik mus eta poker lehiak etorri ziren. Musean, 11 bikoteren artean, Pantxo Saint Martin eta Panpi Perugorria izan ziren xapeldun. Bigarren postuan Xan eta Alain gelditu ziren eta hirugarren Intza eta Patxi. Pokerrean, bertzalde, 14 lagun aritu ziren eta Christophe Petit nagusitu zen, bigarren Xabi Irastorza eta hirugarren Jean François Iribarren. Gauean afari goxo bat eskaini zen.
Sei kategoria
Urteak daramatza lanean emakumezkoen eskubaloi taldeak eta gaur egun, sei mailatan ari da: seniorretan, 18 urtez azpikoetan, 15 urtez azpikoetan, 13 urtetik beheitikoetan, 11 urtetik behetikoetan eta eskubaoi eskolan.