Ekainaren 10ean hasi ziren Berroetako Mendekoste bestak eta larunbat arratsaldean, hitzordu berezia izan zuten El Conquistador del fin del mundo telebista saio arrakastatsuko parte hartzaileekin. Azken edizioko lehiakideak ez ezik, iazko batzuk ere izan ziren. Bi taldetan banatu ziren. Talde laranjako kideak Xegone, Mikel, Inma, Metxa, Dina, Cindy, Jandur eta Pasang izan ziren. Talde berdeko kideak, aldiz, Nakor, Hanibal, Maialen, Maider, Helenka, Lur eta Leyre. Aurkezle lanak Julian Iantzi lesakarrak egin zituen. Zaldi bat karga eramateko prestatu, egur batzuk zelaiaren alde batetik bertzera eraman, moztu, karroa kargatu eta traktorera lotu behar zituzten traktorea piztu gabe. Ondotik, soka lehiakide batek soka batetik goitu behar zuen ikurrina hartzeko. Talde berdeak lortu zuen garaipena. Hortik haratago, ordea, nabarmentzekoa da 1.000 lagun inguru elkartu zirela Berroetan.