Mitxitxi marriau liburua kaleratu du Begoña Durrutyk

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 24a

Mitxitxi marriau, katuek jain hau, biher edo gaur, kor, kor, kor, kor... Gure inguruan ezaguna den eta haur ttikiekin jostatzeko erabil­tzen den mitxitxi ma­rriau leloaren haritik, izen bereko Mitxitxi ma­rriau ipuina kaleratu du Begoña Durrutyk. Aita Donostiak 1950ean desagertua zegoen ipuinaren az­tarnak bildu zituen Bidasoko herrietan eta beranduago Jose Mari Satrustegi Luzaide inguruan eta gehienbat Sakanan aritu zen lan berean. Bildutakoarekin Mitoa herri-kantu eta ipuinetan ikerketa lana idatzi zuen. Horixe erabili du, hain zuzen, Durrutyk be­re lan berria egiteko. Erein argitaletxearekin kaleratu du eta be­re hitzetan, «ipuin klasikoa» da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun