Bake epaitegietako erregistroak euskaraz egin ahal direla gogorarazi du UEMAk

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 24a

Aukeren artean daude jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak euskaraz erregistratzea

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) ohar batean adierazi duenez, Nafarroako eremu euskalduneko bake epaitegietan herritarrek tramite oro euskaraz egiteko aukera dute. Aukera horien artean daude jaiotza erregistroa, ezkontza erregistroa eta heriotza erregistroa. Hortaz, haur jaioberriaren edo ezkontzaren erregistroa egin behar duen orok euskaraz egin nahi duela adierazten ahal dio bake epaitegiko langileari.

UEMAk jakinarazi duenez, udalerri batzuetan arazo teknikoak izan dira aplikazioarekin, baina gaur egun udalerri guztietan dago erabilgarri. Hortaz, herritarren esku dago erregistroak euskaraz egitea.

Nolanahi ere, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta mankomunitatean dauden Nafarroako udalek dei egin diete herritarrei arazoren bat edukiz gero, UEMAra deitzeko (943260372).

Eskualdeko herri hauek dira UEMAko kide: Arantza, Areso, Bera, Etxalar, Goizueta eta Leitza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun