Doneztebe Ak, Arraioz Ak eta Iruritako bi taldeek irabazi dituzte laxoako final laurdenetako joaneko partidak

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 27a

Asteburuan jokatu dira Baztan-Errekako XXXII. Laxoako final laurdenetako joaneko partidak.

Doneztebe C taldeak 4-9 galdu zuen Doneztebe Aren aurka. Irurita Bk 9-6 irabazi zion Doneztebe Bri Iruritan jokatutako partidan.

Iruritarren bertze taldeak, Irurita Ak 9-6ko emaitzarekin irabazi zion Arraioz B taldeari.Oiz Ak 3-9 galdu zuen Arraioz Aren aurka.

Talde irabazleek pausu garrantzitsua eman dute final erdietarako txartelak eskuratzeko baina oraindik bueltako partidak daude jokatzeko

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun