Leitza, Areso eta Goizuetan, Bai Euskarari Ziurtagiriaren ebaluazioa egiten ari dira hilabete honetan. Ziurtagiriaren Elkarteko teknikaria den Aranoko Maider Ansa ziurtagiria duten entitate guztiengana joatekoa da ziurtagiriaren ebaluazioa egin eta ziurtagiria berritzera. Leitza, Goizueta, Areso eta Arano 2004an sartu ziren Bai Euskarari Ziurtagiria ekimenean, euskararen normalizazioan eta erabileran, urrats praktikoa emateko helburuarekin. Eta gaur egun eskualdean 48 eragilek dute ziurtagiria: Areson 4, Goizuetan 14 eta Leitzan 40. Horietatik 20k ziurtagiria Bidean mailan dute, 17k zerbitzua euskaraz maila eta 11k lana eta zerbitzua euskaraz maila. Euskal Herrian, berriz, 1.500 inguru dira. Teknikaria ziurtagiridun bakoitzarekin banan-bana elkartuko da. Ebaluazioa Ziurtagiriaren elkartera bidali du eta ondotik, elkartea bera izanen da ziurtagiria berritu daitekeen erabakiko duena, edota ziurtagiriaren maila aldatu behar den esanen duena. Urtebete barru, berriz eginen da ebaluazioa.