Julian Gogorzak segituko du beste lau urtez alkate izaten

Fernando ETXEBERRIA 2011ko ekainaren 23a

Kargu hartze egunean bost botoak beretzat izan dira

Beste legealdi bat hasi du Julian Gogorzak alkate moduan. Maia­tzaren 22ko hauteskundeetan bera izan zen bozkatuena eta ekainaren 11n ere bost hautagaien botoak berak eskuratu zituen. Beraz, bera izanen da bes­te lau urtez alkate.

Biztanleria

Hauteskundeak tarteko, herrian erroldatutakoak zenbat diren jakin ahal izan dugu. Administrazioak bidalitako zerrendaren arabera, 185 lagun daude Ezkurran errol­datuak (118 gizonez­koak eta 67 emakumez­koak), baina herrian bizi direnak 141 dira, he­rritik kanpo bizi diren 44 lagun zentsotik kendu behar direla kontuan hartuz­. Gutxi batzuk noizean behin etortzen dira herrira eta besteak hemen sortutako edo he­rriarekin lotura familiarrak dituzten ehiztariak dira eta beraz, Txantxangorri ehiza elkarteko kide izateko eskubidea dute eta uso ehizarako ere bai.

Azken hamar urteotan biztanleria 50 lagun baino gehiago jeitsi da. Bestalde, 64 herritarrek 60 urtetik gora dituzte; 43 lagunek 50 urtetik gora dituzte; 19 dira 40 urtetik gorakoak eta 20 urtetik beherakoak 13 baino ez dira, eta horietatik 5 lagun, 10 urtetik beherakoak.

Hala ere, aipatzekoa da, azken urteotan 12 etxe­ baino gehiago egin dituela jende gazteak, baina horietako inork ere ez du seme-alabarik. Etorkizun hurbila sobera atsegina ez dela esan genezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun