Bi egunetan pilota partidak jokatuko dira eta igandean aizkora apustua

Kirola edo besta egiteko, bietarako aukera izaten da sanjuanetan. Markel LIZASOAIN

Erasun eta Larretxea, Saralegi eta Rekondoren aurka ariko dira

 

 

OSTEGUNA 23 Bezpera

20:00etan Baztanzopak Herriko Ostatuan. 22:00etan San Juan suak. Gauez dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin.

OSTIRALA 24

San Juan Eguna 10:00etatik aurrera txistulariek alaituko dute herria. 12:00etan Meza Nagusia Sanjuan herriko patroiaren ohorez. Ondotik Udalak eskainitako luntxa Herriko Ostatuan. 18:00etan pilota partidak: alde batetik, jubeniletan Olano eta Artola, Arizmendi eta Apeztegiaren aurka ariko da eta bestetik, afizionatuetan lau t’erdian Onsalo eta I. Bengoe­txea ariko dira aurrez aurre. Arratsaldez eta gauez, dan­tzaldia OBANAUKE taldearekin.

LARUNBATA 25

11:00etan herriko mus txapelketa. 14:00etan herri bazkaria Herriko Ostatuan. Arratsaldez umeen parkea karts eta gaztelu puzgarriekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia DANTZADI taldearekin.

IGANDEA 26

13:00etan aizkora apustua: Erasun (Aurtitz) eta Larretxea (Bera), Saralegi (Leitza) eta Rekondoren (Leitza) kontra ariko dira. 18:00etan pilota partidak. Alde batetik, Jaunarena eta Zestau jubenilak lau t’erdian ariko dira eta bestetik, afizionatuetan Bendoiro eta Arraztoa, Juanenea eta Madariagaren kontra. Arratsaldez bestei bukaera emateko dan­tzaldia izanen da MODESTO akordeoilariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun