42 lagun Uritzako bazkarian

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko ekainaren 23a

Andrew SMITH

Eguraldi onarekin eta umore ederrarekin joan zen aurten seigarren aldiz egin den Uritzako festa. 42 lagun bildu ziren Iñaki Sanchezek egindako paella goxoa dastatzera eta Joxemari eta Olaiaren musika doinuekin berandu arte luzatu zen festa. Bazkalondotik herritar batzuk ere bisitan joan ziren Uritzako iturri ondora eta berendu-afaria ere egin zen. Gauerdian oraindik bazebilen jendea, giroa oso ona zen seinale. Dena den, aipatzekoa da, jendeak azken momentu­ra arte utzi zuela bazkarirako izen-ematea eta horrek kezkak eta buruhausteak sor­tzen ditu erosketak lehenagotik egin behar izaten baitira eta komeni delako aurretik jakitea zenbat lagunentzat egin behar den jatekoa. Ea hurrrengoan garaiz ibiltzen garen...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun