Aurten bigarren aldiz gazta lehiaketa eginen da Besta-Berri egunean

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko ekainaren 23a

Horrez gain, prozesioa ere berreskuratu nahi da

Joan den urteko arra­kasta ikusita, aurten bigarren aldiz, gazta lehiaketa egitea erabaki du Udalak Besta-Berri egunean. Ez da, ordea, eguneko ekitaldi baka­rra izanen.

Alde batetik, urteetan galdua izan den prozesioa berreskuratu nahi izan du herritar talde batek, eta horrela, meza eta prozesioa eginen dira aurten.

Horrez gain, ohitura den bezala, herriak Udalari bazkaria eskainiko dio. Udalbatza sortuberriko kide guztiek He­rriko Ostatuan bazkalduko dute Besta-Berri Egunean.

Arratsaldean, herriko gazten artean, lehiaketa eginen da. Eta ondotik, lehiaketara aurkezten diren gaztak aprobetxatuz, berendua eskainiko du Udalak plazan. Musika doinurik ere ez da faltako, herriko Aie­rrik taldea arduratuko baita bazterrak alai­tzeaz.

Aipatu, gazta lehiaketan bi sari banatuko direla: irabazleak bi lagunendako afaria eskuratuko du Herriko Ostatuan eta bigarrenak bi botil ardo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun