Ikasleak Kanaria Handian

Arkaitz MINDEGIA 2011ko ekainaren 23a

Kanaria Handia uhartean gora eta behera, gelditu gabe ibili dira herriko eta ingu­ruko eskoletako hainbat ikasle, Eskola Ibiltariak ekimenaren baitan. Zehazki Bein­tzako Mireia, Aitziber eta Jabier, Eratsungo Jasone, Saldiasko Julen eta Ibai eta Iturengo eskolako Gurutze, Iratxe, Duba, Mikele, William, Hodei, Andoni, Zuriñe eta Ane ibili dira kanpoan. Madrilgo eta Cuencako ikastetxeetako ikasleekin 45 laguneko taldea osatu dute eta, bertzeak bertze, Maspalomas, Teror, Las Palmas, Roque Nublo eta Arauca bisitatu dituzte, baita platano ekoizpenak­ ikusi ere. Lehenbiziko aldiz hegazkina probatzeko aukera ere izan dute batzuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun