Gaztetxoak dantzari ttiki egunean

Arkaitz MINDEGIA 2011ko ekainaren 23a

Utzitako argazkia Herriko gaztetxoek ederki dantzatu zuten lehenbizi Ekai herrian eta gero Agoitzen. Utzitako argazkia

Joan den ekainaren 4an, herriko dantzari gaz­tetxoak Agoitzen ospatu zen Nafarroako Dantzari Ttiki Egunean egon ziren eta egun polita pasatu zuten. Dan­tza­riak bi taldetan bana­tu eta inguruko herrietan ibili ziren. Iturengo dantza taldeari, Altsasuko taldearekin batera Ekai herrian dan­tza­tzea egokitu zitzaion, eta talde bakoitzak lauz­pabortz dan­tza eskaini zituen. Gosaldu ondotik, Agoitzen elkartu ziren dantzari guztiak eta denak elkarrekin herrian barna kalejira egin zuten. Ondotik, futbol-zelaian elkarrekin dan­tzatu zituzten ohiko dan­tzak: Axuri beltza, Agu­rra, polka... Eta eguna akitzeko bazkaria eta jokoak izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun