Sanjuan suaren ondotik dantza afrikarraren erakustaldia izanen da

Hori baino lehen berendu afaria eginen da

 

 

Ortzegun honetan, ekainak 23, ohiturari segituz, Sanjuan suak eginen dira Iturenen ere eta horretarako au­rre­ko egu­netan herri­ko haur eta gaztetxoak etxez etxe­ ibili ohi dira papera eta kartoia bil­tzen.

Aur­titzen hainbat txokotan egiten dira suak, Iturenen ere berdin, baina urteroko martxan, Ibintza Kultur Taldeak antolatuta berendu afaria eginen da, tripa bete­ eta saltoka aritzeko. Ez da ho­rrekin akituko, suen ondotik, dantza afri­ka­rren erakustaldia izanen baita, eta ea jendea animatzen den ikuskizunaz gozatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun