Ekainaren 12an jokatu zen Erreka Kirola Elkarteak antolatutako XXXIII. Herri Krosa. Eguraldi ona lagun, guztira 281 korrikalarik hartu dute parte. Maila nagusian gizonezkoetan Antoni Etxeberriak irabazi zuen 22 minutu eta 40 segundoko denborarekin. Emakumezkoen mailan Vanesa Patxak jantzi zuen txapela 13 minutu eta 13 segundoko denbora eginez. Mailaz maila honela helmugaratu ziren: prebenjamin mutiletan David Mitxeo izan zen lehenbiziko, prebenjamin nesketan Saioa Atxalandabaso, benjamin mutiletan Unai San Miguel, benjamin nesketan Izaro Aldabe, alebin mutiletan Karlos Ostiz, alebin nesketan Ainara Ilundain, infantil mutiletan Jon Erasun, infantil nesketan Leire Fernandez, kadete mutiletan Beñat Mitxelena eta nesketan Ane Elzaurdia. Neska jubeniletan Ane Intxausti izan zen lehenbizikoa, beterano mutiletan Patxi Orofino eta nesketan Eva Zabalegi. Herritarrei dagokienean, mutiletan, Santi San Miguel izan zen lehenbiziko helmugaratutakoa, 2. Iñaki Irigoien eta 3. Patxi Goñi. Eta nesketan, Maria Telletxea izan zen bizkorrena, 2. Edurne Antzizar eta 3. Miren Juanotena.