Erreka elkarteko 62 pilotarik parte hartu dute lau t’erdiko txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 23a

inalistak, antolatzaile eta laguntzaileekin. Zaldua

Txapelketaren laugarren edizioa izan da

Erreka elkarteko pilota sailak laugarren urtez antolatutako lau t’erdiko buruz buruko txapelketako finalak jokatu ziren ekainaren 10ean fron­toian. Guztira 62 pilotarik parte hartu dute txapelketan eta bederatzi final jokatu ziren.

Bigarren mailako benjaminetan, E mul­tzoan Asier Arregik 18-11 irabazi zion Asier Gelbentzuri. D multzoan, Enaitz­ Portu nagusitu zen, 18-9 Oihan Sarrateari irabazita. B multzoan, Ruben Saldiasek18-12 irabazi zion David Mitxeori eta A multzoan, Gaizka Agirrek 18-8 irabazi zion Mikel Bangori.

Bigarren mailako infantiletan, Julen Saldias­ nagusitu zen, 18-8 Julen Indaren aurka. Lehen mailako infantiletakoa izan zen finalik berdinduena eta Iker Sala­be­rriak 18-17 irabazi zion Aritz Fagoagari.

Bigarren mailako ale­binetan, Gaizka Agi­rrek 18-15 irabazi zion Ibai Erasuni eta biga­rren mailako kadeteetan, azkenik, Jabier Saldiasek 22-15 irabazi zion Iban Juanenari.

Finalen ondotik sari banaketa egin zen eta bertan izan ziren Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea pilotari profesionalak. Pilotariekin batera, Nafarroako Kutxa­ko Javier Almandoz, pilotarekin harreman handia duen Javier Elizalde, Oskar Mindegia eta Avelino Mitxeo zinego­tziak, Udalbideko Vicente Arozena eta BigMat Mendi­txuriko Jose Manuel Juanena eta Aran­txa Ezku­rra han izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun