Ezustekorik gabe joan ziren ekainaren 11n herrietako alkateen karguen hartzeak. Orokorrean, alkategai bozkatuenak izendatu ziren alkate eskualdean. 250 biztanle baino guttiagoko herrietan, alkate eta lau zinegotzi aukeratu zituzten, zerrenda irekien bidez. Honela, Oizen, Alberto San Miguel Mindegiak segituko du alkate eta kargu horretan laugarren legealdia hasi du. Saldiasen, berriz, alkate berria izanen dute. Zazpi agintaldi egin dituen Pedro Urrutiaren lekukoa Jacinto Dominguez San Nazariok hartu du. Aipatu, Urrutiak 1971tik 1979ra, 1983tik 1995era eta 1999tik 2011ra izan dela alkate. Arano, Beintza-Labaien, Donamaria, Elgorriaga, Ituren eta Urrozen hemendik sei hilabetetara izanen dute udal hauteskundeak berriz egiteko deialdia