Ikasturtea akitzeko eskolako 3, 4 eta 5 urteko haurrek eskulanen erakusketa egin dute frontoian ekainaren 15ean, Sunbillako Museo Ttikia izenburupean. Ekainaren 21ean, azken eguna bezala musika eta gosaria egitekoa zuten goitiko eskolan. Argazkian 3 urteko ikasleak Ana Urroz tutorearekin eta 4 eta 5 urtekoak Ane Otxandorena tutorearekin ageri dira.