Josetxo Ariztegiren gasna guztien artean hoberena

Itsaso eta Irune 2011ko ekainaren 23a

 Irune ELIZAGOIEN

Giro ederrean joan zen XIX. gasa feria eguna. Lehiaketara 17 gasna aurkeztu ziren zonaldetik. Epaileek goiz guztiko lana izan zuten gasna hoberena aukeratzeko­. Epaimahaiko Ines Arana eta bere lankideak (Nafarroako Unibertsitateko laborate­gian jatorrizko izendapena duten produktuen dastapena eta sailkatze lanetan ari­tzen­ direnek) erran zutenez, gero eta gasna hobeak aurkezten dira eta sekulako maila izan zen aurten. Honela gelditu zen sailkapena. Eskual­de­ko gasnarik hobere­na Josetxo Ariztegi herritarrarena izan zen (120 euro). Bigarren saria­ Urdazubiko Etxelekua gasnategiak eraman zuen (90 euro) eta hirugarrena Jose Mari Iriartek Baz­tangoa gasnarekin (30 euro). Herriko gasnen artean ere, Josetxo Ariz­tegirena izan zen hoberena (60 euro) eta bigarren Isidoro Ariztegi gelditu zen (30 euro). Sari­tu guztiek diruaz gain, trofeoa ere hartu zuten. Goizean argazki erakusketa egon zen ikusgai elizako arkupean, baita eskulan erakusketa ere Kultur Etxean. Gustura­ gelditu ziren antolatzaileak jendearen partehartze eta interesa­ zela eta. Eguerdiko trikitixa eta perkusio saioa eta arratsaldeko dantza saioa ere jendetsuak izan ziren­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun