18 urtez alkate izana den Miguel Mari Irigoienek hartu du alkate kargua

Itsaso eta Irune 2011ko ekainaren 23a

Ekainaren 11n hartu zuten kargua udal ordezkari berriek. TTIPI TTAPA

Udal batzarrak hileko azken ortzegunetan eginen dira

Ekainaren 11z geroz­tik, Miguel Mari Irigoien da alkate berria. Egun horretan hartu zuten kargua bai berak eta bai sei zinegotziek ere. Herri Taldeak eta Etxa­larko Independenteek hiruna zinegotzi zituzten eta Etxalar Ain­tzi­nerat taldeak baka­rra. Azken honek txurian­ boz­katu zuen eta ber­tze bi taldeek euren ze­rren­da­­bu­ruei. Beraz, Herri Tal­deak 45 boto gehiago zituenez, lehendik 18 urtez alkate izan den Migel Mari Irigoienek hartu zuen aginte makila.

LAN BANAKETA

Dagoeneko lanean ha­­sia da udal berria. Hala, udal batzarrak hilabeteko azken ortzegunetan egitea erabaki dute, 18:00etan. Komisioak ere ortzegunetan eginen dira, lehenbiziko ortzegunean kultu­rakoa, bigarre­nean mendikoa eta hirugarrenean hirigintza eta zerbitzuak. Beti 18:00­etan eta jendeari irekiak izanen dira. Arlo bakoitzeko arduradunak ere zehaztu dira­. Hirigintza eta zerbi­tzu­e­tan Jose Mª Maia eta Arantxa Zubieta izanen dira, kul­turan Maite Irisa­rri, mendian Miguel Mª Iri­goien eta Pedro Gala­rre­­gi. Eskola kontseiluan­ Udalaren ordezkaria Maite Irisarri izanen da (botoduna) eta Ma­ria Mitxe­le­na lagun­tzailea. Okindegiaz alkatea eta Maria­ Mitxelena arduratuko dira. Euskara Mankomunitatea ere al­katea­ren­ esku gelditu da eta UEMA Ignacio Atondoren esku. Gizarte Zerbi­tzu eta Hiri Hon­dak­i­nen­ Mankomunitateetako presidentea alkatea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun