14 urte arteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa ekainaren 5ean jokatu zen Larraintzarren eta hantxe lortu zuen Maddalen Lopez lesakarrak bigarren urtez txapela. Bigarren sailkatua Doneztebeko Beatriz Maritorena izan zen. Hala, bi bertsolari gazteok Nafarroako ordezkariak izan ziren ekainaren 18an Agurainen egitekoa zen Euskal Herriko txapelketan.
Parte hartu zuten gainerako bertsolariak hauek izan ziren: Enaitz Telletxea (Igantzi), Maiana Sein (Igantzi), Joanes Ilarregi (Leitza), Beñat Altzelai (Leitza), Saioa Mateorena (Leitza), Xabat Ilarregi (Leitza), Oier Altzelai (Leitza), Unai Muro (Berriozar), Manex Mailharin (Berriozar) eta Amaiur Gindeo (Iruñea).
Bertso eskolen eguna
Egun berean egin zen Nafarroako Bertso Eskolen eguna ere eta 50 bat gaztetxo elkartu ziren. Bertso Eskoletan ari diren helduek ere, euren Bota Eguna egin zuten hilaren 11n Lekunberrin eta Astizen.