Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak bukatutzat eman du Bidasoa ibaiko izokin arrantzaren kanpaina. Ekainaren 8an arrantzatu zen 39. izokina, hori baitzen aurtengorako baimendutako gehienezko kopurua. Aurtengo kanpaina maiatzaren 1ean hasi zen eta egun berean arrantzatu zen Lehenbizikoa, Jose Mari Mitxelenak egin zuen. Azkena, berriz Jose Martinez Irurek eta 5,820 kilo eta 82 zentrimetroko izokina arrantzatu zuen. Denboraldi honetako izokin handiena Ernesto Gaintzak harrapatu zuen, zortzi kilo eta 91 zentrimetrokoa. Ekainaren 2a izan zen arrantzako egun onena, sei izokin arrantzatu baitziren. 2010eko azaroan 500 izokin kontatu ziren Berako arrain hazkuntza zentruan. 2009an baino gehiago kontatu zituztelako ezarri zuten muga 39 izokinetan. 40 zentrimetro baino gehiago neurtu behar dute. Lehengo urtean 20 izokinekoa izan zen muga.