Nafarroako ikastetxeetan 2010-2011 ikasturtean antolatutako euskarazko lehiaketei dagozkien sariak banatu zituen Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako jarduneko kontseilari Alberto Catalanek ekainaren 10ean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Ekitaldian, Catalanekin batera, Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako jarduneko zuzendari orokor Teresa Aranaz Jimenez izan zen.
Lehiaketaren XXII. edizio honetan, guztira 30 sari banatu ziren ondorengo modalitateetan: poesian (sei sari); narratiban (sei sari); Pedro Diez de Ulzurrun deklamazio-lehiaketa, irrati-gidoia eta pod-castetan (lau accesit); José María Satrustegi etnografia-lehiaketan (sari bat) eta bertso-idatzian (hamabi sari). Saritu bakoitzari honako hauek eman zitzaizkion: diploma bat, garaikur bat, saritutako obren DVD bat eta sariaren bonoa (100 eta 175 euro artekoa narratiban, poesian eta bertso-idatzian, eta 350 euro artekoa deklamazio, irrati-gidoi eta bideo-grabazio modalitatean, azken hauetan lanak taldekakoak baitira).
Lehiaketa guztiak kontuan hartuz, 1.494 lan aurkeztu dira, guztira, eta lan horietatik 308 narratiba modalitatekoak izan dira; 153 poesiakoak; 1.015 bertso-idatzitakoak; 15 deklamazio, irrati-gidoi eta podcast lehiaketari dagozkion ikasle-taldeek egindako grabazioak dira; bi bideo-grabazioak dira eta beste bat etnografia-lan bat. Saritutako ikasleak Nafarroako 15 ikastetxetakoak dira eta tartean daude, Berako Toki Ona institutua eta Labiaga ikastola; Baztan ikastola; Leitzako Erleta eskola eta Amazabal institutua; eta Lesakako Tantirumairu ikastola eta Irain eskola.
Sei modalitateetako sarituak
Narratibako modalitatean hauek izan dira sarituak: Neskur Etxenike, Aimar Lopez, Johanna Ramirez, Malen Eizagirre, Haizea Goldarazena eta Maddi Mikelarena.
Poesian: Andrea Abad, Aitziber Iratzoki, Izaskun Armendariz, Unai Labat, Iñigo Urzain eta Garazi Larrañaga. Etnografia-lehiaketako saria Carlota Casajus eta Lina Unzuerentzat izan da.
Deklamaziokoa, Arkakuso taldearentzat eta irratiko sariak, berriz, Ilargia, Bardeak eta Arrobi taldeak jaso dituzte.
Bideo-grabazio modalitatean, Plastika productions-eko taldekideak saritu dira.
Azkenik, bertso-idatzien lehiaketan honako hauek izan dira saritutako ikasleak: Xabat Ilarregi, Uxue Mesa, Oier Ariztegi, Paulo Ramos, Beñat Altzelai, Joanes Ilarregi, Urki Txoperena, Alaitz Astiz, Xabat Matxikote, Ainara Etxabide, Endika Legarra eta Mikel Lasarte.
Lehiaketa hauen helburua sormena eta adierazkortasuna sustatzea da, bai eta ikastetxeen eguneroko lana sendotzea ere ikasleen hizkuntza-gaitasuna aberasteko.