Laxoako final laurdenetako joaneko partidak jokatuko dira asteburuan

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 23a

Lau talde pasako dira final erdietara

XXXII. Baztan Errekako Laxoa txapelketak final laurdenetako faseari ekinen dio asteburuan. Bi multzoetan puntu gehien bildu dituzten zortzi taldeak jokatuko dute sailkapen fase hau. Joan etorriko partidetan puntu gehien eskuratzen dituzten lau talde pasako dira final erdietara.

Hiru partida ekainaren 26an, igandea, jokatuko dira.

Irurita B eta Doneztebe B taldeek 18:00etatik aintzinera jokatuko dute Iruritan.

Arraioz B eta Irurita A taldeen artekoa ere 18:00etan izanen da Arraiozen.

Azken partida Doneztebe C eta Doneztebe Aren artekoa, 17:00etatik aitzinera izanen da Donezteben.

Laugarren partidaren eguna eta ordua oraindik zehazteke dago, Oizen izanen da. Oiz A eta Arraioz A taldeak aurrez aurre izanen direlarik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun