Baztanzopekin eta San Juan suarekin emanen zaie hasiera Saldiasko bestei

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 23a

San Juan sua piztuko da 22:00etatik aitzinera. Markel Lizasoain

Ekainaren 23tik 26ra izanen dira

Atzo, ekainaren 22an, Arizkunen San Juanak eta Almandozen Bestaberri jaiak hasi ondotik, gaur sadiastarren txanda iritsi da. Iluntzeko 20:00etan emanen zaie hasiera herriko bestei baztanzopak janez herriko ostatuan, 22:00etan San Juan sua piztuko ditu eta ondotik Modesto akordeoilariarekin dantzaldia izanen da.

Atzo, ekainaren 22an, Arizkunen San Juanak eta Almandozen Bestaberri jaiak hasi ondotik, gaur sadiastarren txanda iritsi da. Iluntzeko 20:00etan emanen zaie hasiera herriko bestei baztanzopak janez herriko ostatuan, 22:00etan San Juan sua piztuko ditu eta ondotik Modesto akordeoilariarekin dantzaldia izanen da.

Igandera arte izanen dira bestak, hona hemen hurrengo egunetako egitaraua.

Ekainak 24 ortzirala

San Juan Eguna 10:00etatik aurrera txistulariek alaituko dute herria. 12:00etan Meza Nagusia Sanjuan herriko patroiaren ohorez. Ondotik Udalak eskainitako luntxa Herriko Ostatuan. 18:00etan pilota partidak: alde batetik, jubeniletan Olano eta Artola, Arizmendi eta Apeztegiaren aurka ariko da eta bestetik, afizionatuetan lau t’erdian Onsalo eta I. Bengoe­txea ariko dira aurrez aurre. Arratsaldez eta gauez, dan­tzaldia OBANAUKE taldearekin.

Ekainak 25 larunbata

11:00etan herriko mus txapelketa. 14:00etan herri bazkaria Herriko Ostatuan. Arratsaldez umeen parkea karts eta gaztelu puzgarriekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia DANTZADI taldearekin.

Ekainak 26 igandea

13:00etan aizkora apustua: Erasun (Aurtitz) eta Larretxea (Bera), Saralegi (Leitza) eta Rekondoren (Leitza) kontra ariko dira. 18:00etan pilota partidak. Alde batetik, Jaunarena eta Zestau jubenilak lau t’erdian ariko dira eta bestetik, afizionatuetan Bendoiro eta Arraztoa, Juanenea eta Madariagaren kontra. Arratsaldez bestei bukaera emateko dan­tzaldia izanen da MODESTO akordeoilariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun