Belgikako Bide Berdeen Elkartearen ordezkariak izan dira Bidasoako Bide Berdea ezagutzen

TTIPI TTAPA 2011ko eka. 21a, 10:14

André Goeysi eta Anne-Marie belgikarrak, Legasatik Behobiarainoko ibilibidea egin zuten. Utzitako argazkia

Europako Bide Berdeetan sartzeko gonbita jaso du Bidasoako bideak

“Chemins du Rail” elkartea Belgikako Bide Berdeen elkartea da. Bertako lehendakariordea André Goeysi eta bere emaztea, Bidasoako Bide Berdea ezagutzen izan dira. Ibilbidea ezagutzeko modurik onena egitea denez, eurek ere halaxe egin zuten Legasatik hasi eta Behobiaraino, 40 kilometro guztira.

Bidasoako Bide Berdea, Eurovelo 1ean sartzeko lanetan ari dira Bertiztik. Modu honetan, Europan bizikletaz ibiltzeko ibilbide sarean sartuko litzateke. Oraingoz Europako Bide Berdeetan sartzeko gonbita jaso dute Bertizen.

Proposamena aztertu ondotik hartuko dira europar sarearen barruan sartuko den Bertizko Partzuergoa edo ez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun