Ekainaren 18an, larunbata, jokatu zen Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketa Aguraingo Harresi aretoan. XXII. edizioa izan da aurtengoa. Gaztetxoen txapela Txaber Altube abadiñoarrak irabazi zuen eta helduen mailan Maddi Ane Txoperena hendaiarrak.
Goizean gaztetxoen mailako bertsolariak aritu ziren tartean Maddalen Lopez lesakarra eta Beatriz Matitorena iruñarra.
Helduen mailako bertsolariak arratsaldean egin zuten euren saioa. Nafarroako ordezkari gisa izan ziren Josu Sanjurjo lesakarra eta Irati Majuelo iruñarra.