Kadete mailako Espainiako atletismo txapelketak jokatu ziren ekainaren 11 eta 12ko asteburuan Rio de Esguevan, Valladoliden. Nafarroako ordezkaritzak hiru domina lortu ditu, bat brontzezkoa eta bi urrezkoak. Urrezkoetako bat Ane Petrirena, 14 urteko sunbildarrak eskuratu du. Hain zuzen, 300 metroko laisterketan Espainiako txapeldun suertatu da Petrirena eta horretaz gain, 40 segundu eta 82 zentesimako denborarekin, 1989tik indarrean zegoen marka haustea lortu zuen.
Beraz, 22 urte eta gero, Arantxa Reinaresek zeukan marka gainditzea lortu du Ane Petrirena sunbildarrak, kategoria honetan lehiatzen duen lehen urtean.
Larunbateko finalerdian, bere lasterketa irabaztea lortu zuen Petrirenak, 41 segundu eta 37 sentesimako denborarekin. Igandeko final handian, berriz, Nafarroako marka gaindituta lortu zuen Espainiako txapelketa irabazi eta urrezko domina golkoratzea (40:82). Andaluziako Sophie Louise Hewitt-ek (41:18) eta Euskadiko Janire Agirrek (41:37) osatu zuten podiuma.