Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketa jokatuko da larunbatean Agurainen

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 17a

Bi kategoriatan eskualdeko ordezkariak izanen dira

Herrialde guztietan eskolarteko bertsolari txapelketak jokatu ondotik, larunbat honetan, ekainaren 18an, jokatuko da Euskal Herriko finala Aguraingo Harresi aretoan.

Goizeko 11:00etan 14 urte artekoen saioa izango da eta 14 gaztetxok hartuko dute parte: Peru Abarrategi (Aramaio), Maddalen Arrausi (Gasteiz), Txaber Altube (Abadiño), Arrate Gaztelu (Larrabetzu), Paul Iruretagoiena (Ataun), Aizpea Garmendia (Lazkao), Aitor Servier (Azkaine), Nahia Sasco (Lekuine), Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolose), Ellande Dunate (Aiherra), Johaiñe Sarraillet (Lakarri), Ibai Thornary (Zalgize), Maddalen Lopez (Lesaka) eta Beatriz Maritorena (Doneztebe).

Arratsaldeko 15:30ean izango da 14-18 urte bitartekoena. Bertan izanen dira: Amaia Lasaga (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Nerea Ibarzabal (Markina), Imanol Uria (Algorta), Maialen Akizu (Urretxu), Eñaut Martikorena (Hernani), Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Maddi Sarasua (Itsasu), Mikel Cherbero (Irulegi), Josu Sanjurjo (Lesaka), Irati Majuelo (Iruñea).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun