Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbat honetan, ekainak 18, 20:30etik aitzinera Doneztebeko elizan, herriko Mendi Abesbatzak antolatuta. Emanaldi hau bi abesbatzek adostutako elkartrukearen bigarren zatia izanen da, izan ere pasa den astean bertan Mendi Abesbatzakoak Altsasun izan baitziren beren doinuak eskaintzen.
Inma Arroyoren Zuzendaritzapean, Erkudengo Ama Abesbatzak tankera desberdineko hainbat doinu eskainiko ditu Euskal folkloreko kanta ezagunak tarteko, eta emanaldia ahalik eta hobekien bukatzeko, bi abesbatzek bat eginez Javi Busto hondarbitarraren A Tu Lado habanera eta Benito Lertxundiren Herribehera ezaguna eskainiko dituzte.