Jardunaldiekin aurrea jarraitu aitzinetik, Baztan Errekako XXXII. Laxoa Txapelketan atzeratutako partidak jokatuko dituzte asteburuan.
A multzoan, Arraioz A eta Doneztebe A taldeen artean hiru puntuko aldea soilik dago, doneztebearrek 23 puntu dituzte, arraoiztarrek baino hiru gehiago. Bederatzina partidu jokatu dituzte, beraz asteburuko emaitzen arabera tartea handitu edo txikitu eginen da.
B multzoan ere gauzak estu daude. Irurita A taldekoak dira sailkapen buru 21 punturekin, atzetik dituzte Doneztebe B taldekoak 20 punturekin. Igandean elkarren aurka jokatzen dute eta partida garrantzitsua izanen da bi taldeentzat. Izan ere Iruritarrek partida bat guttiago dute jokatuta eta asteburuan irabaziz gero sailkapen nagusiko aldea haunditzeko aukera izanen lukete.
Hona hemen asteburuko partidak:
A multzoa
Doneztebe D- Arraioz A, larunbatean 11etan Donezteben.
Doneztebe A-Irurita C, igandean 16:00etan Donezteben.
B multzoa
Irurita A- Doneztebe B, igandean 17:00etan
Iruritan. Irurita A- Oiz B (erabakitzeke)
Doneztebe C -Doneztebe E igandean 18:00etan Donezteben