Asteburuan jokatu dira Baztan-Errekako Laxoa Tapelketako atzeratutako partidak. Lehen postuetarako borrokan bi multzoetako emaitzak handitu egin dira. Izan ere A multzoan Doneztebe A taldea dago lehenengo postuan 26 punturekin, Arraioz A taldea du atzetik 22 punturekin.
B multzoan Irurita A eta Doneztebe B taldeen arteko partdiak garrantzi berezia zuen, bi taldeen arteko aldeak oso txikiak baitziren sailkapen nagusian. Iruritarrek 9-3 irabazi zieten Doneztebearrei. Modu honetan, Irurita A taldea jarri da sailkapen buru 27 punturekin, zazpi puntuko aldearekin du atzetik Doneztebe B taldea.
Hona hemen asteburuko emaitzak:
A multzoa:
Doneztebe D 7- Arraioz A 9
Doneztebe A 9- Irurita C 5
B multzoa:
Irurita A 9- Doneztebe B 3
Irurita A 9- Oiz B 1
Doneztebe C 9- Doneztebe E 4