Berako Larun taldea eta Leitzako Leire Erbiti bakarlaria azpitxapeldun

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 16a

Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko neskek osatutako Larun taldea azpitxapeldun izan zen. Utzitako argazkia

Euskal Herriko Haur Kantari txapelketaren finala jokatu zen ekainaren 11n Hazparnen

Ekainaren 11n jokatu zen Euskal Herriko Haur Kantari txapelketaren finala Hazparnen. Guztira 120 haur aritu ziren oholtza gainean, bai kantuan eta bai kantariei lagunduz musika tresnekin.

Ekainaren 11n jokatu zen Euskal Herriko Haur Kantari txapelketaren finala Hazparnen. Guztira 120 haur aritu ziren oholtza gainean, bai kantuan eta bai kantariei lagunduz musika tresnekin.

Taldekako finalisten artean, Jesusen Bihotzako Larun taldeak kantatu zuen eta 6 eta 11 urte arteko bere mailan eta azpitxapeldun gelditu zen, Gipuzkoako Sorginak taldearen gibeletik. Larun taldean kantari aritu ziren Nerea Iparragirre, Leire Arnaiz, Zuriñe Sarratea, Leire Ugalde, Nahia Iturria, Maria Gomez, Olaia Sanzberro, Ainhoa Martin, Joana Goikoetxea, Garbiñe Aiala, Leire Gomez, Reichel Tipanquiza, Katixa Etxegarai, Ainhize Ortego eta Nahia Telletxea. Hemendik At taldearen “Izar Uxoa” kantua abestu zuten.

Maila berean, baina bakarlarien artean, azpitxapeldun izan zen Leitzako Leire Erbiti, Audry Salaberri lapurtarraren atzetik. Leitzarrak, pianoa lagun, Leonard Cohen abeslariaren bertsio bat abestu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun