Sunbillan ospatuko da Malerrekako Gazte Eguna

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 15a

'Malerrekan Gotti betti, Malerreka eraiki!' lelopean ospatuko dute eguna.

Egun osan zehar izanen dira ekitaldiak

Aurten Sunbillak hartuko du Malerrekako gazteak elkartuko dituen eguna. Ekaineren 18an eginen da Malerrekako Gazte Eguna ‘Malerrekan Gotti betti, Malerreka eraiki!’ lelopean. Goizetik hasita egun osoan izanen dira ekitaldiak.

11:00etan gosaria herriko plazan.

11:30ean haurrentzako jokoak.

12:30ean hitzali eztabaida Marasmaren inguruan.

Ondotik bazkaria Ulibeltzak elkartean.

Arratsaldez, kale animazioa fanfarrearekin.

22:00etatik aitzinera kontzertuak plazan: Askatu, E.T.S., Sutan eta Aierrik taldeekin.

Bazkarirako txartelak Itturburu ostatuan eta Malerrekako Gazte Asanbladaren egoitzan daude salgai 10 euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun