Aurten ere Erreka Kirol Elkarteak bere eguna izanen du. Denboraldia modu ezin hobean akitzeko, gero eta indar haundiagoa hartzen ari den Errekaren Eguna ekainaren 18an izanen da. Hala ere ekintza batzuk bezperarako antolatu dituzte.
Ekainaren 17an, ortzirala, 20:00etan Zineman Errekako mendigoizaleen eskutik ‘Andinismoa Ekuadorren’ proiekzioa izanen da. 22:00etan berriz Mus Txapeleketa izanen da Santa Luzia plazan.
Larunbata ekintzak beteriko eguna izanen dute Errekako kideek. 09:30ean Errekaren harrobiko neska-mutilen eskubaloi partidak izanen dira. Ondotik kiroldegian kadete nesken partida izanen da Ultzamako talderan aurka. 12:00etan judo erakustaldia izanen da kiroldegian.
16:00etan kadete mutilen eskubalioi partida izanen da. 17:00etan Erreka B taldeak bere garaian jokalari izandakoen aurkako partida jokatuko du. 18:15ean Erreka eta Izarren Taldearen arteko partida izanen da. Izarren Taldeko kideak Anaitasuna, Bidasoa eta San Antonioko taldeko jokalariek osatuko dute. Partida honen atsedenaldian dantza taldearen erakustaldia eginen da.
Eguna ongi akitzeko Santa Luzia plazan afari herrikoia eginen da eta gauerditik aitzinera, gaupasa izanen da jalisko Band taldearekin.