Nafarroako Dentistek ahoko minbiziaren aurka egiteko prebentzio kanpaina jarri dute abian. Ekainaren 13tik 26ra ahoko azterketak dohanik eginen dituzte Nafarroako 44 dentistek. Eskualdeko lau dentistek ere parte hartzen dute kanpaina honetan, Mª Graciela Herrera Frias (Elizondo), Leonardo Roque Herrea (Elizondo), Jose Luis Irurita (Doneztebe) eta Biotza Rubio (Doneztebe)
Nafarroako Odontologia eta Estomatologia Elkartetik (COENA) gaineratu dute prebentzioa oso garrantzitsua dela. Dieta osasuntsuak duen garrantzia azpimarratu dute. Dieta orekatua mantentzen laguntzeko liburu bat ere argitaratu du COENAk, ‘ 40 errezeta ahoko minbiziaren aurka’ izenburupean.
Espainiar estatuan urtero 1.200 lagun hiltzen dira minbizi honen ondorioz. Nafarroan urtero 60-80 kasu berri diagnostikatzen dira gutxi gora behera. Gehienetan 45 urtetik gorako erretzaileak izaten dira. Alkohola eta tabakoaren konbinaketak minbizia izateko arriskua handitzen dela diote adituek.
Informazio gehiago nahi izanez gero www.canceroral.es web orrialdean dago eskuragarri.