Errekako buruz buruko pilota finalak jokatu ziren ekainaren 10ean

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 14a

62 pilotarik parte hartu dute txapelketan. Foto Zaldua

Herriarteko pilota txapelketan berriz, Uhartek 1-3 irabazi zion Donezteberi

Erreka elkarteko pilota sailak laugarren urtez antolatutako lau terdiko buruz buruko txapelketako finalak jokatu ziren ekainaren 10ean, ortziral arratsaldean Doneztebeko udal pilotalekuan. Guzira 62 pilotarik parte hartu dute txapelketan eta denera 9 final jokatu ziren.

Bigarren mailako benjaminetan, E multzoan Asier Arregik 18 eta 11 irabazi zion Asier Gelbentzuri.

Bigarren mailako benjaminetan, Enaitz Portuk 18 eta 9 irabazi zion Oihan Sarrateari.

Bigarren mailako banjaminetan, B multzoan, Ruben Saldiasek 18 eta 12 irabazi zion David Mitxeori.

Bigarren mailako benjaminetan, A multzoan, Gaizka Agirrek 18 eta 8 irabazi zion Mikel Bangori.

Bigarren mailako infantiletan, Julen Saldiasek 18 eta 8 irabazi zion Julen Indari.

Bigarren mailako alebinetan, Gaizka Agirrek 18 eta 15 irabazi zion Ibai Erasun-i.

Lehen mailako infantiletakoa izan zen finalik berdinduena eta Iker Salaberriak 18 eta 17 irabazi zion Aritz Fagoagari, 7-12 eta 13-17ko markagailuari buelta eman ondotik.

Bigarren mailako kadetetan, azkenik, Javier Saldiasek 22 eta 15 irabazi zion Iban Juanenari.

Finalen ondotik sari banaketa egin zen eta bertan izan ziren Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea pilotari profesionalak ere. Pilotariekin batera, Nafarroako Kutxako Javier Almandoz, pilotarekin harreman handia daukan Javier Elizalde, Oskar Mindegia eta Avelino Mitxeo zinegotziak, Udalbideko Vicente Arozena eta BigMat Menditxuriko Jose Manuel Juanena eta Arantxa Ezkurra izan ziren sari banaketan.

 

Herriarteko pilota txapelketa

Bertze aldetik, Doneztebe Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan murgildua dago eta jardunaldi honetan Uharteren kontra aritu da.

Lehenbiziko partida ekainaren 7an, astearte arratsaldean jokatu zen Donezteben. Senior kategorian, Doneztebeko Beñat Oronoz eta Joseba Madariagak 9 eta 22 galdu zuten Yoldi eta Tabar-en kontra.

Gainerako partidak ekainaren 11n, larunbat goizean jokatu ziren Doneztebeko pilotalekuan. Jubeniletan, Uharteko Garjon eta Minak 22 eta 12 irabazi zieten Doneztebeko Ugaitz Elizalde eta Mikel Maiari. Alebinetan lortu zuen jardunaldiko garaipen bakarra Doneztebek, Iraitz Zubizarreta eta Iker Salaberriak 18 eta 2 irabazi baitzieten Uharteko Bakedano eta Elizalderi. Kadetetan, Uharteko Orrio eta Goñik 18 eta 15 irabazi zieten Doneztebeko Unai Telletxea eta Joseba Aldaberi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun