Doneztebe Ak hiru puntura handitu du sailkapen nagusiko aldea Irurita Bri irabazita

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 13a

Asteburuan jokatu da XXXII. Baztan-Errekako Laxoa txapelketako hamargarren jardunaldia. A multzoko sailkapen nagusain Doneztebe A taldeak aurre hartu dio Arraiotz A taldeari. Aurreko astean berdintuta zeuden, baina Doneztebe Ak 23 puntu ditu orain asteburuan lortutako garaipenari esker. Arraiotz A 20 punturekin dago eta Arraioz B hirugarren postuan 16 punturekin.

B multzoan, sailkapen nagusian gauzak estuago daude. Irurita A taldea dago buru 21 punturekin eta bigarren lekuan Doneztebe B taldea dago 20 punturekin. Oiz A taldeak gertutik jarraitzen ditu 18 punturekin.

Asteburuko emaitzak:

A multzoa:

Doneztebe A 9-Irurita B 4

Irurita C 8- Doneztebe D 9

B multzoa:

Oiz A 5-Doneztebe B 9

Oiz A 9- Doneztebe C 3

Irurita A 9- Doneztebe E 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun