Ekainaren 17tik, ortzirala, aurrera Nafarroako Gobernuak galdarak berritzeko diru laguntzak emanen ditu. 300.000 euroko aurrekontua du Gobernuak eta eskaeren arabera banatuko dira. 400 eta 800 euroko arteko laguntzak izanen dira, beti ere egiten den gastua 1.200 eurotik goiti denean.
Hasera batean, abenduaren 15era arte luzatuko da diru laguntzak eskatzeko epea. Baina behin 300.000 euroko aurrekontua agortzen denean ez da laguntza gehiagorik emanen. Diru laguntza hauen helburua galdara zaharren ordez modelo eraginkorragoak jartzea da, energia kontsumoa gutxitzeko eta modelo zaharrek dituzten arriskuak saihesteko.
Interesatuek instalazio enpresa laguntzaileetan aurkeztu beharko dituzte nortasun agiria, erroldatze ziurtagiria eta dirua sartzea nahi den kontu korronte zenbakia. Pertsonako eta enpresako eskaera bakarra onartuko da. 2011ko maiatzaren 11tik aitzinera galdara aldaketa egin dutenek ere diru laguntza eskatzen ahal dute.