Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako jarduneko kontseilari Alberto Catalan Higuerasek, ekainaren 10ean Nafarroako ikastetxeetan 2010-2011 ikasturtean antolatutako euskarazko lehiaketei dagozkien sariak banatu zituen Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Ekitaldian, Catalanekin batera, Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako jarduneko zuzendari orokor Teresa Aranaz Jimenez izan zen. Ekitaldiaren hogeita bigarren edizio honetan, guztira 30 sari banatu dira ondorengo modalitateetan: poesian (sei sari); narratiban (sei); "Pedro Diez de Ulzurrun" deklamazio-lehiaketa, irrati-gidoia eta pod-castetan (lau accesit); "José María Satrustegi" etnografia-lehiaketan (sari bat) eta bertso-idatzian (hamabi sari). Saritu bakoitzari honako hauek eman zaizkio: diploma bat, garaikur bat, saritutako obren DVD bat eta sariaren bonua (100 eta 175 euro artekoa narratiban, poesian eta bertso-idatzian, eta 350 euro artekoa deklamazio, irrati-gidoi eta bideo-grabazio modalitatean, non lanak taldekakoak diren). Lehiaketa ezberdinetan 1.494 lan aurkeztu dira, guztira, eta lan horietatik 308 narratiba modalitatekoak izan dira; 153 poesiakoak; 1.015 bertso-idatzitakoak; 15 deklamazio, irrati-gidoi eta podcast lehiaketari dagozkion ikasle-taldeek egindako grabazioak dira; bi bideo-grabazioak dira eta beste bat etnografia-lan bat. Saritutako ikasleak Nafarroako 15 ikastetxetakoak dira. Zehazki, ondorengo ikastetxetakoak: Alaitz (Barañain); Toki Ona eta Labiaga (Bera); Auritz (Auritz); Baztango ikastola (Elizondo); Andra Mari (Etxarri Aranatz); Orreagako Ama (Garralda); Erleta eta Amazabal (Leitza); Tantirumairu eta Irain (Lesaka); Eunate (Iruñea); Garcés de los Fayos (Tafalla); Monte San Julian (Tutera); eta Paz de Ziganda (Atarrabia).
Sei modalitateetako sarituak
Narratibako modalitatean, sarituak izan dira: Neskur Etxenike, Aimar López, Johanna Ramírez, Malen Eizagirre, Haizea Goldaracena eta Maddi Mikelarena.
Poesian: Andrea Abad, Aitziber Irazoki, Izaskun Armendariz, Unai Labat, Iñigo Urzain eta Garazi Larrañaga. Etnografia-lehiaketako saria Carlota Casajus eta Lina Unzuerentzat izan da.
Deklamaziokoa, Arkakuso taldearentzat eta irratiko sariak, berriz, Ilargia, Bardeak eta Arrobi taldeak jaso dituzte.
Bideo-grabazio modalitatean, Plastika productions-eko taldekideak saritu dira.
Azkenik, bertso-idatzien lehiaketan honako hauek izan dira saritutako ikasleak: Xabat Ilarregi, Uxue Mesa, Oier Ariztegi, Paulo Ramos, Beñat Altzelai, Joanes Ilarregi, Urki Txoperena, Alaitz Astiz, Xabat Matxikote, Ainara Etxabide, Endika Legarra eta Mikel Lasarte.
Lehiaketa hauen helburua sormena eta adierazkortasuna sustatzea da, bai eta ikastetxeen eguneroko lana sendotzea ere beren ikasleen hizkuntza-gaitasuna aberasteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!