Baztan-Errekako XXXII. Laxoa Txapelketaren 10. jardunaldia jokatuko da ekainaren 11n, larunbata. Sailkapen nagusian gauzak estu izanik talde guziak gogor saiatuko dira garaipena eskuratzen.
A multzoan, Doneztebe A eta Arraioz A 20 puntutara berdinduta daude. B multzoan, Irurita A eta Doneztebe B puntu bakarreko aldearekin daude. Lehenak 18 ditu eta bigarrenak 17.
Hauek dira asteburu honetako partidak.
A multzoa:
Doneztebe A-Irurita B, larunbatean 16:00etan Donezteben.
Arrioz A-Arraioz B, larunbaten 17:00etan Arriozen.
Irurita C-Doneztebe D, larunbatean 16:00etan, Iruritan.
B multzoa:
Oiz A- Doneztebe B, larunbatean 09:30ean Oizen.
Oiz A-Doneztebe C, larunbatean 17:00etan Oizen.
Irurita A-Doneztebe E larunbatean, 18:00etan Iruritan.