Doneztebeko Herri Krossaren XXXIII. edizioa izanen da aurtengoa

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 10a

Iaz 236 korrikalarik hartu zuten parte Herri Krossean. Artxiboko irudia

Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Herri Krossaren XXXIII. edizioa antolatu du. Ekainaren 12an, igandea, izanen da. Lasterketa hau klasiko bat bihurtu da eskualdean, lehengo urtean 236 korrikalarik hartu zuten parte.

Izen ematea egunean bertan egin daiteke irteera puntuan. Aurretik izena eman nahi izanez gero www.herrikrossa.com helbidean egin daiteke. Bortz euro ordaindu beharko da.

Kategoria bakoitzak distantzia desberdinak egin beharko ditu.Prebenjaminek eta benjaminek 200 metro egin beharko dituzte, alebinek 500 metro, infantilek kilometro bat eta jubenilek 4 kilometro. Senior mailetan neskek lau kilometro egin beharko dituzte. Senior gizonek eta beteranoek zortzi kilometroko ibilbidea egin beharko dute.

Prebenjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak 10:30etan eginen dute irteera eta gainontzekoek 11:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun