Ekainaren 11n, larunbata, ospatu zen bigarren Bota Eguna Lekunberrin. Bertso Eskoletan ari diren helduen eguna izaten da. Bigarren aldiz ospatu zen ekimen hau, Lekunberriko Bertso Eskola antolatzaile zela. Lehenengoa Iruñean egin zuten iaz.
40 bat lagunek hartu zuten parten bigarren Bota Egunean. Baztan, Bortziriak, Oronoz, Sakana, Leitza eta Iruñerriko bertso eskoletako kideak elkartu ziren.
Eguraldi ona lagun, goizez mendi txangoa egin ostean, eguerdi partean bertso poteoa egin zuten Lekunberriko kaleetan. Astizko aterpean bazkaldu ondoren bertso eskolatako kideek prestatutako saioak egin zituzten musikarekin lagundurik.
Lekunberriko bertso eskolakoek Baztangoari pasa zioten lekukoa, beraz hirugarren bota eguna Baztanen izanen da 2012an.