Ekainaren 12an jokatuko dira Banakako Aizkolari Txapelketako finalak Azpeitian

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 10a

Leitzako bi ordezkari izanen dira igande finalean: Eneko Saralegi (ezkerrean) eta Mikel Zabaleta (eskuinean). Utzitako argazkiak

15 eta 19 urtez azpikoenak eta Urrezko Mailakoak izanen dira

Eusko Label Banakako Aizkolarien Txapelketako finalak jokatuko dira ekainaren 12an, igande honetan, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, 12:00etatik aitzinera. Hiru kategorietako finalak jokatuko dira,15 urtez azpikoena, 19 urtez azpikoena eta Urrezko Mailakoa. 23 urtez beheitikoek ekainaren 5ean jokatu finala.

15 urtez azpikoetan, Iker Vicente (Otsabiaga) eta Mikel Zabaleta (Leitza) ariko dira aurrez-aurre.

19 urtez azpikoetan Eneko Otaño beizamarrak, Eneko Saralegi leitzarraren aurka ari beharko du.

23 urtez azpikoetan Oihan Larretxeak (Bera), ezin izan zion Aitzol Atutxa II.ri (Dima) irabazi. Bizkaitarrak jantzi zuen maila honetako txapela.

Urrezko Mailan Aitzol Atutxa II.a eta Juan Jose Lopez Azpilikueta (Lezaun) aterako dira txapelaren bila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun