Uritzako Besta ospatuko da ekainaren 11n Zubietan

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 9a

Bazkariaren ondotik musika izanen da Uritza inguruan. Artxiboko irudia

Eguerditik aitzinera hasiko da besta iturriaren inguruan

Azken bozpasei urteotako ohiturari segituz, Uritza inguruko baserri eta bordako auzotarrek Uritzako iturriaren inguruan besta antolatu dute. Ekainaren 11n, larunbata, izanen da.

Eguerdian, 14:00etan botako den altxaferoak emanen dio hasiera aurtengo Uritzako bestari. Bazkaria eginen da ondotik eta arratsaldean segituko dute ekitaldiek.

Goizean goizetik hasiko dira auzotarrak prestaketekin. Auzolanean txabola prestatuko da, mahaiak eta aulkiak ere paratuko dira eta bazkaria martxan jarri ere bai. Entsalada, paella, bildotsa eta postrea izanen dira menua.

Bazkalondoan, berriz, Moja eta Ainhoarekin musika izanen da. Hortik aurrera, seguru bat baino gehiago izanen direla beredu-afaria egitekko geldituko direnak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun