Ekainaren 11n, larunbata, jokatuko da Euskal herriko Haur Kantu txapelketaren finala Hazparneko Mendeala gelan. 15:00etatik aitzinera izanen dira lehian. Guztira 120 haur ariko dira oholtza gainean, bai kantuan eta baita kantariei lagunduz ere musika tresnekin. Guztira 27 kantu izanen dira entzungai.
11 bakarlari ariko dira, sei bikote eta 10 talde. Euskal Herri osoko kantariak izanen dira parte hartzen.
Nafarroatik bakarlari bat, bikote bat eta 2 talde ariko dira. Eskualdeko bi ordekari izanen dira, bakarlaria Leire Erbiti leitzarra izanen da eta taldeetako bat Berako Jesusen Bihotzako Larun taldea izanen da.
Epai mahaia Lorea Intxaurrandeta, Johañe Bordaxar, Itziar Duoandikoetxea, Karlos Subijana eta Amaia Riouspeyrousek osatuko dute.
12 urtez goitikoek 6 euroko sarrera ordaindu beharko dute.